Albisteak eta proiektuak / Urberoa martxan

29
EKA
2022

Urberoako 2022ko Batzar Nagusien Akordioak

2022. urteari dagokion Urberoako Ohiko Batzar Orokorrean, 06/28an kooperatibaren egoitzan bertan eta telematikoki egindakoan, 2021eko ekitaldiko kontuak eta bere Errektore Kontseiluaren kudeaketa onartzeaz gain, onartu ziren, besteak beste hitzarmen hauek:

1. Kapital kontuaren kargura aurreko ekitaldietako galerak eta bazkideei emandako kredituak baliogabetzea. Horrekin bazkideen ekarpenak 21/12/31n 1,3 milioi eurotan geratzen dira.

2. Ekitaldiko irabazien kargura 208.455 € Funtsa eratzea Kooperatibaren tasak egonkortzeko.

3. 13.897 €-ko Hezkuntza eta Sustapen Kooperatiboko Funtsa eratzea, ekitaldiko etekinen kargura, elburu hauekin;

a. Urberoako bazkideen artean kooperatibaren ezagutza sendotzea eta

b. Energia komunitate gisa Urberoaren jarduera sustatzea.

4. Kooperatibaren ildo estrategikoak onartzea energia berriztagarriei eta bere energia iturri primarioen deskarbonizazioari dagokionez.

Batzarraren akta bazkideentzako gordetako atalean argitaratuko da, behin Batzarrera bertaratzen diren bi ordezkarik onartuta.

Etorkizuneko post batean, adierazitako ildo estrategikoak azalduko dira.

Volver

Komentarioak

2022 07 05

Suena fantástico y prometedor!!!
Enhorabuena!!!

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Webgune honek hirugarrenen cookieak erabiltzen ditu erabiltzaile kopurua zenbatzeko eta eskainitako zerbitzuari ematen zaion erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egin ahal izateko. Horretarako, gure webgunean zure nabigazioa aztertu egiten da, eskaintzen ditugun produktu edo zerbitzuen eskaintza hobetze aldera, Google Anlytics cookiearen bidez.