27
API
2022
Gure enegia termikoa berde bihurtzen ari da: biomasa kontsumitzen dugu
Urtarrilean argitaratu genuenez, aurten gasaren kostu handiei esker, urtarrila erdialdean biomasa galdara lehen aldiz erabiltzeko aukera izan dugu.
Urteko lehen hiruhilekoan 95,6 tona biomasa erabili ditugu, eta 376,5 MWh energia termiko sortu dute. Kopuru horrek Urberoako ekoizpen termiko osoaren %11,5 suposatzen du epealdian (ura eta berokuntza) eta gas naturalaren 0,45 Gwh-ko kontsumoa murriztea.
Hau da, gure energia berde bihurtzen ari da.
Hemendik urtebetera beste urrats bat emango dugu ildo beretik 60 kWp-ko panel fotovoltaikoen instalazio berriarekin. Horrela, eguzki energiarekin elektrolizagailu bat martxan jarriko dugu, hidrogeno berdea lortzeko. Zein helbururekin? Bere errekuntza gure kogenerazio motorrean, gas naturalaren kontsumoa %5 gehiago murriztuz.
